AMERICAN CREW
Marka berria da merkatuan, eta gizonak ditu ardatz. Izan ere, gizonentzat diseinatu dira bai lurrinak bai ontziak. Akaberako produktu ugari ditu, besteak beste, argizariak, gominak edo kremak.
Bizar-moztea ere ez da bazter uzten, horretarako produktu sorta zabala du eta.
Bainuko gelak, xanpuak eta egokitzaileak ere baditu gizonentzako ile-apainketako eta estetikako produktuen marka honek.
SUAVECITO, LAYRITE, UPPERCUT
KÉRASTASE
Marka ospetsu honek duen produktu sorta ikusirik, ezinbestekotzat jotzen dugu produktu guztiak zehatz-mehatz ezagutzea. Eta hori egunero erabiliz gero baino ez da lortzen.
“Ile-apainketako produktuak berrituz joatea da gure filosofiaren zati bat”.
Gure ustez, nahitaezkoa da ile-apaindegira heltzen den produktu oro ireki eta erabiltzea. Horrela, aukera dugu produktuaren bilgarria, testura eta lurrina probatzeko, baita emaitza eta eraginkortasuna balioesteko ere.












